XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agirikoa da Endaitz'en olerkari sena.

Euzkadi egunerokoaren euskerazko atala izan zan ainbeste gutarikon ikastola.

Batak bestearen olerki, ipuin eta poematxoak irakurriz zerbait gaitu giñan.

Kirikino, Orixe, Lizardi, Udalaizpe, Lauaxeta, Erletxue, Otxolua eta abar izan ziran gure argibidezko edanlekuak, iturburuak....

Iturri ortatik edanda biztu zan gazte batzuen olermena.

Endaitz dogu bat.

Gizon egiña dakusgu gaur.

Idazle ta olerkari on.

Olerkera...? atzokoa? gaurkoa?.

Ez atzoko, ez gaurko.

Betikoa.

Egun bakoitzez bizi dana.

Lengoa ikasbidetzat artuta, dana bertanbera, lengoa dala-ta itxi barik aurrera dagin egiazko, zuzentasunezko asmobidez.

Aukeratutako bidean biotza ereiñez, argi izpiak nunbaitetik jasotzen diran bitartean.

Ibillizko munduan gabiltza gu be, ta gauzak aldatzen dakusguz aldibera, apur-apurka, ia oartu barik baiña, ala da; jazkerak, oiturak, oldozkerak... ta, gizonaa beti ari da gauza barriak asmatzen, bere argitasun arabera gauzak egin eta desegiten.

Batzutan onerako, bestean txarrerako.

Eta, ainbesteren artean iraultzalleak sortu oi dira, danetariko asmo eta erabidez....

Eta, aintziñakoak: Zenbat buru ainbat aburu.

Edota, arako españar olerkariarena: Todo es segun el color del cristal con se mira.

Batzuk itxurazale: prakatan txatal batzuk ezarri ta langilletasuna aldarrikatu.

Baiña lana beartsuentzat itxi.

Gauez naiago dabenak ibilli eta ez egun argitan.

Erkiaga benetako olerkari langille zintzoa dogu, burua agertu bearrik ez daukan orreitakoa bere olerkiari edertasunezko argibide bat emoteko eraturarik sentikor eta, alik txukun, garbienez....

Aurrera dagina da, atzean geratu barik esateko bildurrez.

Baiña, gizonki, bere bideari jarraituz.